Poltsikoko telefonoetarako aukerak
Poltsikoko telefonoetarako aplikazioak garatzen ditugu, era guztietako
informazioa igortzeko aukera ematen dutenak: gida turistikoak, jai-, kultura-
edo aisialdi-agendak, ekitaldiak (azokak, jaialdiak), mapak, ordutegiak,
direktorioak, garraioak, gastronomia, kirolak, inmobiliariak, banku-informazioa
... Gainera, sakeleko telefonoetan edukiak eta mezuak jaso ahal izateko
banaketa-kanalak eskaintzen ditugu.
Toki turistikoak
Toki turistiko jakin batek (hiri, eskualde, herrialde...) mugikorraren
bidez bere eskaintza ezagutzera eman dezan zenbait produktu dauzka Baturak.
Ostatuen gida
Erabiltzaileek ostatuen, bainuetxeen, kanpinen eta antzekoen gaineko informazio
osoa (herria, helbidea, zerbitzuak...) izan dezakete poltsikoko telefonoan,
baita erreserbak egin ere.
Ekitaldiak
Era guztietako jaialdietarako (zinea, jazza, musika...) produktu egokia
da, baita biltzarretarako ere.
